Ausazko jokoak eta dirua jokatzeko aukera betidanik egon dira. Biztanle gehienek joko-motaren batean jokatu dute noizbait. Egun, honako jokoak ditugu eskuragarri apusturen bat egiteko: Loteriak, kinielak, makina txanponjaleak, bingoa, erruleta, blackjack, poker, dadoak, kartak, kirol-apustuak, lasterketak (motoak, zaldiak, txakurrak…), porrak,…
2008. urtean Espainian 32.309 milioi euro utzi ziren jokoetan. Teknologia berrien eraginez biztanleriaren jokatzeko era aldatzen ari da. 2008. urtean Espainian online bidezko apustuen portzentajea %18 areagotu zen AEDAPI elkarteak (Interneteko Apustuen Espainiako Elkartea) jakinarazitako datuen arabera. Urte horretan 200 milioi euro eskuratu ziren eta gutxi gorabehera 200.000 lagunek jokatzen dute sarean Espainian.
Espainian Jokoaren Mendekotasunerako edo ludopatiarako joera %2 eta %3 bitartekoa da, biztanleria osoa kontuan hartua. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko jokoaren eta harekin lotutako patologia eta mendekotasun jokabideei buruzko azterketa soziologikoaren arabera, arazoak izaten dituzten jokalarien prebalentzia-tasa %2,5ekoa da.
Araban biztanleria osoaren %1,7k dauka (4.564 pertsona gutxi gorabehera) ausazko joko eta apustuen kontrola mantentzeko arazoa. Ludopatia pairatzen duten jokalariekin batera haiekin bizi diren pertsonak zenbatzen baditugu, arazoak dituzten biztanleriaren portzentajea %3,8ra igotzen da (11.772 pertsona gutxi gorabehera).
ARAZOREN BAT BADAUKAZU INFORMAZIOA NAHI BADUZU PARTE HARTU NAHI BADUZU JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN