guia_tratamiento_asajer

AUSAZKO JOKOAREKIKO ADIKZIOA TRATATZEKO GURE GIDA

“Bide berri bat prestatzen”

1989an hasi zuen ibilbidea Elkarteak. Helburu nagusia ausazko jokoak kontrolatzeko arazoak dituzten pertsonei laguntzea zen, haien senideei leku bat eskaintzearekin batera. Entzuteko (eta sarritan isiltasunerako) espazio bat bilatzen zen eta baita barruak askatzekoa ere, errehabilitaziorako bideari ekiteko
oinarritzat izan zezaten. Hasiera hartatik bertatik garrantzitsutzat jo zen laguntza profesionala izatea.

Urteak aurrera doaz eta ASAJER elkarteak bertaratzen direnei, jokalari zein senitartekoei, laguntza eta babesa eskaintzen jarraitzen du.

Material hau egitea erabaki dugu zer eratan lan egiten dugun jakin dadin eta oso argi utziz burutzen dugun lanaren erdigunean PERTSONA kokatzen dela.