Aspaldidanik ikusten den kontua da jokalari patologikoek alkohola eta tabakoa kontsumitzen dutela. Nekez topa daiteke tabakorik kontsumitzen ez duen jokalaririk, sarritan gainera neurriz kanpo hartuz.
Halaber, ez da harritzeko kontua, alkohola ere gehiegikeriaz hartzea ondorioz, ausazko jokoekiko mendekotasunarekin batera alkoholarekiko edota tabakoarekiko endekotasuna izaten dute askok.
Azken urteotan, laguntza eske etortzen diren pertsonak gero eta gazteagoak diren honetan, horietako zenbaitek sustantzia toxikoak hartzen dituztela hautematen da, batez ere, kokaina eta haxixa, kasu batzuetan mendekotasun bikoitza sortzen delarik: joko eta sustantziak.