LEHIAKETAREN OINARRIAK
KATEGORIAK: 12-17 urte bitarteko gazteak / 18-30 urte bitarteko gazteak
GAIA: GAZTEAK, AUSAZKO JOKOAK ETA APUSTUAK (ONLINE/OFFLINE). JOKO ARDURATSUA.
HIZKUNTZA: Euskara edo gaztelania
FORMATUA: Lan originala, zuri-beltzean edo koloretan, teknika askea. DIN A3.
MODALITATEAK
12-17 urte bitarteko gazteak.- 1-2 orrialde DIN A3 (29,7×42)
18-30 urte bitarteko gazteak.- 2-4 orrialde DIN A3 (29,7×42)
AURKEZPENA
Lanak izenburu batekin aurkeztuko dira eta goitizen batekin sinatuko dira. Gutun-azal itxi batean datu hauek barneratuko dira: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, adina eta posta elektronikoa. Lanak bakarka zein taldean aurkez daitezke. Azken kasu horretan, partaide guztien datuak barneratuko dira gutun-azalean. Lanak ASAJER elkarteak Alaba Jeneralaren kalean (25. zenbakia, 1. esk.) duen egoitzan aurkeztuko dira.
AURKEZPEN-EPEA: 2012KO MARTXOAREN 2ERA ARTE.
LANEN JABETZA
Saritutako lanak ASAJER elkartearen jabetzara pasako dira, eta honek egiten dituen kanpainetan, haiek erabiltzeko, kopiatzeko eta hedatzeko eskubideak gordeko ditu, egilearen aipamena eginez. Lan ez sarituak, ASAJER elkartearen egoitzan jaso ahal izango dira, lehiaketa amaitu eta hilabeteko epearen barnean.
SARIAK
12-17 urte bitarteko kategoria:
Egile onena……………………………… 200 €ko Txartela
Aipamen berezia…………………….. 100 €ko Txartela
18-30 urte bitarteko kategoria:
Egile onena……………………………… 300 €ko Txartela
Aipamen berezia…………………….. 150 €ko Txartela
Sari-banaketa:
2012ko apirilaren 27an, ostiralez. Aurrerago emango da sari- banaketa egiteko lekuaren berri.
EPAIMAHAIA
Hauek osatua:
• Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko ordezkari bat (Arabako Foru Aldundia)
• Gasteizko Udaleko ordezkari bat.
• Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkarteko (ASAJER) presidentea
• Komiki arloko artista bat
BESTELAKO ZEHAZTAPENAK
Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea. Antolakuntzak lehiaketaren funtzionamenduari begira egoki ikusten dituen aldaketak egin ditzake. Antolakuntzak saritutako lanak argitaratzeko
eskubidea gordetzen du eta haien jabetza izango du. Dena den, ez da lanek jasan ditzaketen ustekabeko edo nahi gabeko kalteen erantzule izango.