1989an kolektibo berri bat sortu zen, ludopatia pairatzen zuten, ausazko jokoak modu okerren erabiltzearen arazoak zituzten eta diru-jokoekin arazoak zituzten pertsona guztiei BABESA eta LAGUNTZA emateko helburua zuena. Berehala biztanleria guztiari nahaste horri buruzko informazio argi eta zuzena helarazteko premia ikusi zen. Halaber, arrisku-kolektiboetara iristearen garrantzia onartu zen, esaterako, pertsona gazteengana eta emakumeengana.
1989tik eta gaurdaino, proiektu asko abiarazi dira, pertsona asko artatu dira edo pertsona askok jo dute gure atea egoera zailen aurrean babesa eta laguntza eskatzeko.
Ikuspegi berriak zabaldu dira, esaterako, informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin zerikusia duena, izan ere, gurasoak gurekin harremanetan jartzen hasi ziren beren seme-alabek bideo-jokoak, interneta edota mugikorrak erabiltzeko zituzten moduen inguruan aholku eske.
Presentziazko jokoetatik joko birtualetarako jauzia egin da, apustuak saretik egiten dira, eguneko edozein ordutan eta edozein ekitalditan apustuak egitea ahalbidetzen duten makinak ipini dira, ausazko jokoak eta diru-jokoak etxetik atera beharrik gabe eros daitezke. Jokatzeko modu berriak agertu dira, eta horiek ere egonezina sorraraz dezakete baldin eta modu egokian erabiltzen ez badira.
Lanean jarraitu behar dugu ausazko jokoak eta diru-jokoak modu osasuntsuan eta egokian erabil daitezen. Ludopatia eta sare-mendekotasuna pairatzen duten pertsonak sendatzeko lanean jarraitu behar dugu. Horregatik:
GURE LANAK AURRERA DARRAI