APUSTUEK HARRAPATUKO ZAITUZTE. ZUK ERABAKI! ZUREA DA JOKOA

APUSTUEK HARRAPATUKO ZAITUZTE. ZUK ERABAKI! ZUREA DA JOKOA

Kirol-apustuak ohiko bihurtu dira gazteen artean, esku artean ditugun datuek erakusten dutenez: Euskadiko gazteen % 47k kirol-apustuak egiten dituzte.

Modalitate presentziala ohikoagoa bada ere, online jokoak gorakada nabarmena izan du, batez ere gazteen artean, 18 eta 24 urte bitartean. Apustuak online egiten dituzten pertsonen bi herenek 35 urte baino gutxiago dituzte, eta %34 25 urtetik beherakoak dira.

14-15 urterekin hasten dira haurrak joko-ohiturak hartzen, eta horrek kezkatu egiten du jendea. EAEko herritarren % 24,7k aitortu du 18 urte bete aurretik izan dituela lehen kontaktuak.

OMEren kalkuluen arabera, munduko populazio helduaren %2k joko nahasmendua du. Europan, nerabeen %12 dago adikzio bat garatzeko arriskuan: mutilen %16 eta nesken %7.

18 eta 25 urte bitarteko gazteak dira joko-asaldura izateko arrisku handiena dutenak.

Prebentzioa giltzarria da nerabe eta gazteak babesteko.

Hori guztia dela eta, elkarteak gazteei zuzendutako kanpaina bat jarri du martxan, honako leloarekin: APUSTUEK HARRAPATUKO ZAITUZTE. ZUK ERABAKI! ZUREA DA JOKOA

Kanpaina horrek helburu hauek ditu:

  • Gazteei kirol-apustuei, gazteen kontsumoari eta horiei lotutako arriskuei buruzko informazioa ematea.
  • Izan litezkeen jokabide arazotsu eta/edo adikziozkoei aurrea hartzea.
  • Kanpainan aktiboki parte hartzea, esperientziak, bizipenak eta abar partekatuz
  • Informatzeko eta aholkuak emateko baliabideak ezagutzea, jokabide horiekin arazoak badituzte edo inguruko norbait hori bizitzen ari bada…

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945140468 telefonora edo bidali mezu bat onlinezurekin@gmail.com helbidera.