AUSAZKO JOKOAK ETA BIDEO-JOKOAK
Gauza jakina da nerabe zein gazteak ausazko jokoetara hurbildu direla, eta hurbiltzen ari direla. Irizpiderik eta kontrolik gabe jokatzeak ekar ditzakeen arriskuen jakitun izan gabe hurbiltzen direla eta gauza jakina da.
Nerabe eta gazteek beren denbora ematen duten jokoen artean bideo-jokoak daudela beraiek esaten dute eta hainbat txostenetan halaxe berresten da. Eta egia da horiek kontrolik gabe erabiltzeak arazoak sorrarazi ditzakeela. Gero eta gehiago hitz egiten da bideo-jokoen eta ausazko jokoen arteko
erlazioaz Mikro-ordainketak edota altxor-kaxak kontuan izaten direnean, errealitatea da hori.
Aurreko hori kontuan izanik aurkezten dugu Gida xume hau, aparteko asmorik gabe argitaratua, baina behar bezain argia zuok, nerabe eta gazteok, nahiko informazio izan, pentsamendu kritikoa martxan jarri eta ausazko jokoekin (betiere, adin nagusikoak baldin bazarete) eta bideojokoekin erlazioa izango duzuen eta harreman mota hori zer nolakoa izango den erabaki dezazuen: ezagutzaz, eta kontrola hartuta,…