Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien elkartea-k (ASAJER) Jokoarekiko mendekotasunaren prebalentziari buruzko I. azterlana Araban egin zuen 2001. urtean. Une hartan Araban ez zegoen jokoarekiko mendekotasunaren intzidentziari buruzko ikerketarik. Lortutako emaitzek ahalbideratu zuten batetik, arazo honen errealitatea ezagutzea lurraldean; eta bestetik, programa batzuk abian jartzea, helburu zutenak prebentzioa eta jokatzen duten pertsonengan eta euren inguruengan eragina duen patologia honi aurre egitea.
Planteatutako neurrietako bat izan zen bi urterik behin aztertzea Arabako jokoaren errealitatea arazo honen bilakaera jakiteko. Data hartatik 6 urte igaro dira eta orain egin ahal izan dugu II. ikerketa hau. Hona hemen lortutako emaitzak. Euren bidez jakin dezakegu zein den jokoaren eta bere patologiaren errealitatea Araban, eta era berean, handitzen ari den arazo honi aurre egiteko zerbitzuak eta baliabideak bilatzeko aukera ematen digute.