Datorren urriaren 29an Apustu-jokorik gabeko Egun Nazionala ospatuko da eta ASAJER elkarteak nerabe eta gazteengan jarriko du arreta.
Egindako ikerketen arabera, herritarren % 2 inguruk arazoak ditu apustu-jokoekiko adikzioarekin edo adikzioa izateko arriskua du.
Gazteei buruz ditugun datuen arabera, ausazko jokoekin, diruarekin eta apustuekin (azken horren barnean jokoak sartzen dira funtsean) lotutako arazoak dituzten pertsonen batez besteko adina murrizten ari da. Hala, 15-17 urte bitarteko nerabeen % 2,5 apustu-jokoekiko adikzioa izateko arriskuan dago.
Gaur egun, 18-25 urte bitarteko gazteen kontsultak areagotu egin dira eta, era berean, jokabide arriskutsuetan hasi diren adinez txikikoen kopuruak ere gora egin du.
Ez dugu ahantzi behar online jokoa, nabarmen areagotzen ari baita jarduera hori. Online jokoarekiko kontrolarekin lotutako arazoak dituzten pertsonen kontsultak, tratamendua eskatuz, oso urriak ziren baina, orain haiek dira tratamendua eskatzearen bigarren arrazoia. Jokoaren modalitate horrek gehien eragindako herritarrak gazteak dira.
Herritarrak errealitate horretan kontzientziarazteko asmoz, ASAJER elkarteak kanpaina bat jarri du abian, alde batetik, gazteei zuzendua eta, beste alde batetik, nerabeei zuzendua. Horretarako, material hauek eratu dira.
Herritar Gazteak Kartela
“Kontrolatu zure Jokoa. Egin zure aldeko apustua” lelopean, ASAJER elkarteak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu gazteek jokoa erabiltzeko moduari dagokionez, jokabide hori normalizatu egin baita. Horren ondorioz, gero eta gehiago dira arazoak dituzten gazteak. Elkarteak gazteei Joko Kontrolatuaren garrantzia ikusarazi nahi die, arriskua ekiditeko helburuarekin.
Herritar Nerabeak Kartela
“Bilatu dibertsioa beste nonbait. Egin zure aldeko apustua” lelopean, ASAJER elkarteak adinez txikiko pertsonek ausazko jokoetara horren sarbide erraza izateak (debekuak debeku) dakartzan arriskuen inguruan sentsibilizatu nahi ditu herritarrak. Zenbaitetan, adinez txikikoak inork deus esan gabe hurbiltzen dira jokoetara. Adinez txikiko neska-mutikoei adierazi nahi zaie jokoa ez dela dibertsiorako elementu bilakatu behar eta bila ditzatela alternatibak “beste nonbait”: musika, kirola,…