GURE BIZITZA, GURE HISTORIA
Hona hemen Elkartetik pasa eta euren arazoaren eta errekuperazio bidearen berri eman nahi duten pertsonen historiak, biziak eta iritziak.
Pertsona horietako batzuentzako ez da erraza izan pentsatu eta sentitzen zutena adieraztea. Denbora luzea igaro da, beharbada, mina txikitu egin dela senti dezakete, min horrek egunerokotasunaren parte izateari utzita. Baina denbora luzez bizilagun izan dituzten egoerak, emozioak, sentimenduak gogoratzean, ahaztutako egonezin eta mina berpiztu daitezke. Jokoarekin duten arazoa eta horrek eragindako ondorioak gainditzeko gogoak, egunero jokatzeko desioari aurre egin behar izateak sendotu dituela eta bide berria erakutsi diela adierazten dute batzuek.
Baina, ororen gainetik, baikortasuna da nagusi. Irtetea badago. Badago berriro bizitzea. Badago jokoa utzi eta hori gabeko bizi berria hastea. Borrokatu behar da, bai, baina saiatzeari ez uzteko adinakoa da saria: BIZITZEA. Jokorik gabe bizitzea, nor bere buruarekin lasai bizitzea, gezurrik gabe bizitzea, familiarekin, lagunekin… bizitzea, ausazko jokoaren, diruaren eta apustuen gatibu izan gabe bizitzea.
Historia guztiak irakurtzera animatzen zaituztegu, tartetxo bat hartu eta horien gaineko hausnarketa egitera. Eta horien atzean pertsona baikorrak topatuko dituzue, egoerari aurre egiteak, euren bizitzaren alde borrokatzeak eta aurrera segitzeak merezi zuela erabaki duten pertsonak.