SAREAN JOKATZEN DUGUNEAN... GUZTIA AZKARRAGOA DA
KONTROLIK EZA – ZORRAK – ARRISKUA – ISOLAMENDUA – ADIKZIOA
Azken urteotan online jokoa areagotu egin da, hala eskaintzari nahiz eskariari dagokienez. Internet bidezko kasino eta kirol-apustuekiko dagoen erakarpena agerian geratu da. Halako jardueretan ibiltzen dira portzentaje handi batean 18-45 bitarteko adinean diren pertsonak. Areagotze horren ondorioz, sektore honetako diru-sarrerak modu nabarian handitu dira.
Online jokoaren ezaugarriei esker, smartphonearen erabilerarekin batera, joko modalitate hori erakargarriagoa da gazteentzat eta, horrela, sektore hori da xede hartzailea ausazko jokoekin lotutako produktu ugarietan.
Covid-19 gaixotasunak eragindako pandemiarekin online jokoa areagotu egin dela ikusi da eta, denbora gutxian, jokalarien artean horrek izandako ondorioak ikusi ahal izan dira.
Pantailen gehiegizko erabilerak, presentziazko jokorako establezimenduak ixtearekin batera, online jokorako joera handitzea ekarri du jardueran hasten diren pertsonen kasuan nahiz ohiko jokalarien artean. Hurbilketa horri, online jokoaren publizitatearen hedapena gaineratu behar zaio. Halaber, bere buruari jokoaren sarbidea debekatu dion pertsona kopuruak gora egin duela nabaritu da.
• Sareak ez du ordutegirik. Egunean 24 orduz joka dezakezu urteko 365 egunetan.
• Edozein momentutan joka dezakegu eta edonon egonda.
• Azkarra da, ez dugu denbora asko izan behar.
• Edozein pertsonak joka dezake. Ez duzu jarduera menderatu beharrik.
Sareko jokoaren ezaugarri garrantzitsu bat berehalakotasuna da. Horrek portaeran kontrola galtzea eragin dezake eta zorpetzea areagotzea, modu horretan, jokoarekin harrapatuta geratzeko aukera eta adikziorako prozesua bizkortuz.
Badira jokabide arriskutsuetara eta, ondoren, adikziozko portaerara, lehenago iristea ahalbidetu dezaketen zenbait faktore: Horien artean, hauek nabarmentzen ditugu:
• Jokoarekiko portaerak adin txikikoen artean eta lehen gaztaroan.
• Bakarka jokatzea.
• Oldarkortasuna. Denborari eta diruari mugarik ez ipintzea. Pentsatu gabeko jokatzea.
• Okerreko usteak: irabaziak trebetasun pertsonalen ondorio direla pentsatzea, eta ez zoriaren edo ausaren ondorio; irabaztea erraza dela sinestea; galerak ez onartzea.
• Jokoaren portaera edota jokatzen den dirua gordean mantentzea.
Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkartea (ASAJER)
Alaba Jeneralaren kalea, 25-1. eskuina 01005. Gasteiz
Telefonoa.: 945 140 468 / 945 234 990
Helbide elektronikoa: asajer@telefonica.net