GAZTEAK, ZORIA ETA APUSTUAK

GAZTEAK, ZORIA ETA APUSTUAK

Jokoarekin entretenitu eta dibertitu egiten gara, harremanak egiten ikasten dugu, gure sormena garatzen dugu eta sentitzen duguna azaltzen ikasten dugu. Zenbaitetan, jokoak emozio gehiago izan dezan, hainbat elementu sartzen ditugu; esate baterako, apustua, patua eta arriskua. Halako joko-motak Ausazko joko izendatzen dira.

Ausazko jokoak eta gazteak

Gaur egun oso zabala da jokorako eskaintza. Gustu guztietarako jokoak daude. Makina txanponjaleak, kirol-apustuak, loteriak, kasinoak eta pokerra dira gazteei erakargarrien zaizkien jokoak.

Honatx jokoarekiko erakargarritasun hori izateko zenbait arrazoi:

  • Dirua errez irabaztea.
  • Helduago sentitzea. Ausazko jokoak helduei zuzendutako jokoak dira. Legeak ez du baimentzen adinez txikikoak halako jokoetan ibil daitezen.
  • Jakin-mina. Orokorki, interesa eta jakin-mina izaten dugu ezezaguna zaigunaren aurrean.
  • Emozio berriak izateko eta ezohiko zerbait egiteko asmoa. Zenbait mutikori ez zaie erakargarri suertatzen alkoholaren edo bestelako substantzien kontsumoa. Horregatik, drogaren munduarekin zerikusirik ez duten bestelako gauza batzuk probatu nahi dituzte.
  • Kontsumismoa. Oso kontsumista handiak diren neska-mutikoak daude eta horretarako dirua behar da. Egoera horren ondorioz, diru asko erabiltzen dute eta nahi duten hartan xahutzen dute diru hori: jokoa, arropa, musika, irteerak…