LUDOPATIA FAMILIAN

Nola aurre egin ludopatiari familian

Zaila da jokoarekiko mendetasuna edo ludopatia detektatzea familian, eta ia beti aurkitzen da egoera beraren ondorioz: ARAZO EKONOMIKOAK.

  • “Nik ez nekien ezer. Bankutik deitu ninduten, eta senarrarekin hitz egin nuen. Gure aurrezki guztiak txanpon makinetan gastatu zituela esan zidan. Ezin nuen sinetsi. Beste emakume batekin engainatu izan banindu bezala sentitzen naiz“.
    (Miren, senarra ludopata du)
  • “Kezkatuta izan nintzen luzaroan, emaztea hotz nabaritzen nuelako. Ez zuen bere burua apaintzen, eta ez zen lehen bezala arduratzen etxeaz eta seme‑alabez. Egun batean, kontatu zidan bingoan jokatzen zuela, eta bankuari hainbeste kreditu eskatu zizkiola, ezen lan asko eginda eta izerdi asko botata lortu genuen pisua bahituta baitzegoen”.
    (Jon, emaztea ludopata du)
  • “26 urteko semea dut, eta denbora luzea daramat kezkatuta. Lehendabizi ikasketak eta, gero, zituen adiskideak. Ez du inoiz jakin dirua ongi administratzen:
    dirua lortu eta dirua gastatu. Egun batean telefono faktura ordaintzeko eskatzen zidan dirua; beste egun batean, gasolinarako; hurrengoan, ez dakit norekin zuen zorra ordaintzeko. Betidanik gustatu izan zaizkio joko makinak, baina uste nuen dagoeneko ez zela haiekin ibiltzen. Egun batean, semearen neska lagunak ezin izan zion eutsi eta kontatu zidan gure semeak apustuak egiten dituela Internet bidez, bankuarekin zor handia duela eta ezin duela zorra ordaindu. Ez ninduen asko harritu, baina ez dut ulertzen zergatik iritsi den egoera horretara. Izan ere, lan ona du, eta ondo bizi daiteke. Ez dakit zer gehiago egin, laguntzek“.
    (Izaskun, semea ludopata du)