Urriaren 29an Jokorik Gabeko Eguna ospatzen da estatuan. Larria izan arren, behar beste aintzatesten ez den arazo bat aldarrikatu nahi da.
2012. urtean Elkarteak joko arduratsuaren inguruan ardaztu nahi izan du mezua: hainbat baldintza kontuan hartuz, zilegi da ausazko jokoen neurri gabeko kontsumorik egin gabe jokatzea.
Urriaren 29an ASAJER elkarteak informazio-mahai bat paratu zuen Boulevard merkataritza-gunean. Horrela, herritarrek gaiari buruzko informazioa jasotzeko eta harekin lotutako kontsultak egiteko aukera izan zuten egun guztian zehar.
Halaber, ekimen hori irrati-uhinen bidez hedatzeko saiakera egin genuen. Horretarako, hainbat irrati-ziri emititu ziren Arabako tokiko eta landa-zonaldeko irratietan.