AUSAZKO JOKOEKIN EDO DIRU-JOKOEKIN GURASO ARDURATSUAK IZAN GAITEZEN, ADIN TXIKIKOEN AURREAN
Ausazko jokoak, diru-jokoak, apustuak,…helduentzako jarduerak dira. Adin txikikoek ezin dute parte hartu.
GURASOEK ZER JAKIN ETA EGIN BEHAR DUTE
- Ausazko jokoak eta diru jokoak ez dira adin txikikoentzat.
- Seme-alabek ez dute pentsatu behar arazoen irtenbidea ausazko jokoan egon daitekeenik. Ez eman, beraz, hori pentsatzeko motiborik.
- Neska-mutilek jakin behar dute ausazko jokoek, kontroletik kanpo daudenean, arazo ugari ekar dezaketeela: arazo ekonomikoak, familiakoak, gizarte mailakoak, eskolakoak, legeekin,… Bestelako mendetasunen errealitatea ezagutzeko hartzen dugun interes bera hartu beharko genuke ludopatia sakonago ezagutzeko ere.
- Jokoa arduraz praktikatu behar da. Seme-alabek gurasoengandik ikasi behar dute zer den JOKO ARDURATSUA. Joko arduratsua modu kontrolatuan jokatzea da, ondo babestuta eta atseginez. Joko arduratsuaren helburu bakarra dibertsioa eta sozializazioa da.
- Azken helburua, beraz, dibertimendua da. Hala izateko jokoak ekintza boluntarioa izan behar du.
- Jolasteko arrazoia entretenimendua da; ez dirua irabaztea.
- Dirua tentuz gastatu behar da. Inola ere ez erabili beste gastuetarako behar duzun dirua.
- Jokatzeko, ez da mailegurik eskatu behar.
Gehiago jakiteko, laguntza edo aholkua behar baduzu:
“OHARTU” PROGRAMA
Gasteizen ludopatia detektatzeko eta gizarte arreta hobetzeko proiektua.
WWW.ASAJER.ORG – asajer@telefonica.net –
Tel.: 945 234 990 / 945 140 468