GAMERS - BIDEOJOKOAK ETA HEZIKETA

GAMERS - BIDEOJOKOAK ETA HEZIKETA

Bideojokoek bilakaera izugarria izan dute, hasi Pong-etik, hots, Atari markak kontsolarako sortutako lehen bideojokotik, eta Fornite-raino, alegia Epic Games enpresak garatu duen azkenetako bateraino. Jarduera horrek iraultza ekarri du jende askoren aisialdian, bai helduengan, bai nerabe eta gazteengan.

Teknologiaren eta Interneten garapenarekin, bideojokoak xumeak eta banakakoak izatetik ingurune birtualetan aritzen diren tresna konplexuak izatera igaro dira, eta hainbat tokitako jokalariekin elkarreraginean aritu daitezke aipatu ingurune horietan.

Azken urteotan, gainera, dirua hasi dira erabiltzen zenbat jokotan. Heziketa eta Bideojokoak hizpide ditugunean, gurasoen zereginari erreparatzen diogu gehienbat, ez dugu aztertzen Hezkuntzako profesionalek hainbat alorretan neskamutilekin duten egitekoa. Material hau horiei zuzenduta dago.

ASAJERek teknologien erabilpenarekin zerikusia duten arriskuen prebentzioa jorratzen du ONLINEZUREKIN izeneko programa baten bitartez, eta bideojokoei buruz heldu ohi zaizkigu, hain zuzen, kontsulta gehien.

Material honekin, ASAJERen asmoa da ikuspegi objektibo eta gaurkotua eskaintzea bideojokoei buruz, horiek eskaintzen dituzten aukerak hala nola hezkuntza eremuan zaindu behar diren arloak aztertuta. Hezitzaileentzako jardunbideak eta baliabideak ere azalduko dira.