ONLINE ZUREKIN

www.onlinezurekin.net webgunearen helburua da ausazko jokoari eta teknologia berriei (Internet, sakelakoak, bideojokoak) buruzko ahalik eta informazio argi eta objektiboena ematea, esparru horietako azken berriak azaltzea eta baita iritzi publikoa sentsibilizatzea eta kontzientziatzea ere, baliabide horien gehiegizko erabilerak dakartzan arriskuez jabe daitezen.Oro har jende guztiari zuzendutako informazioa bada ere, batez ere gazteekin konektatzea nahiko genuke, teknologien esparrura gehien hurbil daitekeen taldea delako.

www.onlinezurekin.net webgunean hainbat aukera dituzue hala nola berri-talde batean parte hartzea eta gai horretan adituak diren profesionalekin harremanetan jartzea, dudak galdetzeko, informazioa eskatzeko edota norberaren egoerari buruz aholkuak jasotzeko. Web orria atsegingo eta gozatuko duzulakoan gaude eta, beharrezko baderitzozu, berau hobetzen laguntzea espero dugu, proposamenak eginez.

ZER DA?

Ausazko eta diru jokoak txarto erabiltzeagatik gero eta gazte gehiago gure Elkartera hurbiltzen direla ikusi dugu. Izan ere, lehen batezbestekoa 40 eta 45 urte bitartekoa bazen ere, orain 25 eta 35 urte bitartekoa da. Esan beharra dugu azken hamarkada honetan umeak eta nerabeak bideojokoak erabiltzera ohitzen hasi direla eta duela gutxiago baita “teknologia berriak” ere: hots, sakelakoak eta Internet.
Gaztetxoenak horretara bultzatzeko arrazoien artean aipatzekoak dira gizartearen presioa, jakin-mina, ez aspertzeko sentsazio biziak bilatzea, debekatutakoak duen erakargarritasuna,… Horiek guztiek euren aisialdian jokoan aritzeko ohitura hartzea bultza dezakete.

Jokoa eta teknologiak modu osasuntsuan erabil badaitezke ere, gazte batzuek horiek kontrolatzeko arazo larriak dituzte. Horrek guztiak hainbat ondorio dakar, besteak beste: komunikazio arazoak, bakardadea, ikasketetan errendimendu eskasa izatea, eskolara ez joatea, gurasoekiko harremanetan arazoak izatea, umore aldaketak, depresioa, apatía, motibaziorik eza, lo alterazioak, urduritasuna, arazo fisikoak (ikusmena, bizkarra…), jokatzen jarraitzeko senideei lapurreta txikiak egitea, teknologia berriekin zerikusia duten produktuen erosketan eta/edo kontsumoan gehiegizko gastua sortzea.

Talde horietan egindako prebentzio-lanak nagusiagoak diren beste taldeetan baino emaitza hobeak eman ditzake. Izan ere, beraien nortasuna eta jokabideak garatze-bidean daudenez, errazagoa da osasuntsuak ez diren ohiturak aldatzea eta osasuntsuak direnak indartzea.

2003. urtean ON LINE ZUREKIN Aholkularitza Zerbitzua martxan jarri zen. 30 urtetik beherakoei zuzenduta dago eta bere helburua da ausazko joko, bideojoko eta teknologia berriak erabiltzearekin, neurriz gaindi erabiltzearekin eta/edo horiekiko mendekotasuna izatearekin zerikusia duten egoeren inguruan gazteei aholku emateaz gainera, hezkuntza, familia eta gizarte esparruan ere orientabidea ematea.

Xedeak

  • Informatzea, kontzientziatzea eta heztea: irakasleak eta hezitzaileak, orientatzaileak, gurasoak, familiak orokorrean eta gazteak, ausazko joko, bideojoko eta Interneten inguruan, horien erabilera egokiari buruz eta neurriz gaindiko erabilerak sor ditzakeen arriskuen gainean .
  • Aholkularitza eskaintzea: eskolei, familiei eta oro har gizarteari eta baita gazteei ere, izan daitezkeen neurriz gaindiko erabileren inguruan eta jokoaren eta teknologia berrien erabilera dela-eta sor daitezkeen zalantzen inguruan
logo_asajer_35_aniv

ASAJER

Errehabilitazioan Diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER) irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 1989an sortu zen zorizko jokoen mendeko pertsonei laguntzeko helburuz.

Gaur egun, jarduketa-eremua handitu egin da, eta elkarteak lan egiten du hainbat pertsonari laguntzeko, zenbait jokabidek (zorizko jokoak eta apustuak, erosketak, teknologiak –hala nola telefono mugikorra, bideojokoak…–) eragindako kontrolik ezarengatik laguntza eskatzen dutenei.

Elkartean parte hartzen dute psikologiako eta gizarte-langintzako profesionalek, jokabidemendekotasunak tratatzen esperientzia handia dutenek; bai eta arazoa gainditu duten pertsonek edo berreskuratze-prozesuan daudenek, familiako kideek eta boluntarioek

Un equipo experimentado a tu disposición

Ana Herrezuelo

Ana Herrezuelo

Psicóloga
Proin eget ex convallis eu viverra lorem pretium. Morbi dapibus a tellus at euismod. Ut sit amet semper arcu. Proin eget ex convallis eu viverra lorem dapibus loremipsum nulla dolor amet a tellus at euismod lorem ipsum.
Idoia Axpe

Idoia Axpe

Psicóloga
Etiam mollis libero vitae pulvinar bibendum. Morbi convallis metus eros, semper pharetra massa efficitur auctor. Proin eget ex convallis. Eget ex convallis eu viverra lorem dapibus a tellus at euismod lorem ipsum.
Natalia Gallego

Natalia Gallego

Trabajadora Social
Lorem convallis eu viverra lorem pretium. Morbi dapibus a tellus at euismod. Ut sit amet semper arcu. Proin eget ex convallis es at euismod lorem ipsum amet. Etiam mollis libero vitae pulvinar aretra massa efficitur auctor.
Raquel Beltrán de Heredia

Raquel Beltrán de Heredia

Psicóloga
Proin eget ex convallis eu viverra lorem pretium. Morbi dapibus a tellus at euismod. Ut sit amet semper arcu. Proin eget ex convallis eu viverra lorem dapibus a tellus at euismod lorem ipsum.
0
Personas atendidas
0
Acciones realizadas
0
Personas rehabilitadas