CIBERBULLYING Nola prebenitu, nola aurre egin
Adierazi nahi dut ciberbullyinga prebenitu egin daitekeela, baldin eta guztiok arduraz jokatzen badugu sarean:
- Ez bidali zurrumurru faltsurik
- Ez iraindu inor eta ez egin beste inori min eman diezaiokeen aipurik.
- Ez partekatu beste pertsona batzuen informazio pertsonala haien baimenik izan gabe.
- Inorekin arazorik baduzu, aurrez aurre hitz egin eta ez sarean ezkutuan jokatuz.
- Besteek zu tratatzea nahi zenukeen moduan tratatu zuk ere besteak.
- Laguntza behar duen inor badago, lagun iezaiozu. Hala, zuk laguntza behar duzunean, lagundu egingo zaitu.
- Ez bidali zure irudi pribaturik (argazkiak, bideoak, etab.) sarean. Ez dakizu nork izan dezakeen haiek hartzeko aukera.
- Sarean deseroso sentiarazten zaituen zerbait gertatuz gero, lagun zaitzakeen norbaitekin hitz egin.