CIBERBULLYING. GURASOEK ZER DAKIGU HORRETAZ?
ZER DA?
Modu iraunkor eta errepikatuan gertatzen den berdinen arteko tratu txarra, gehienetan pertsona helduen ikusteeremutik urrun, eta pertsonari min emateko asmoz gauzatua.
ZEINTZU DIRA BULLYINGAREN EZAUGARRIAK?
Biktima bat egoten da, pertsona baten edo pertsonatalde baten erasoa jasotzen duena. Pertsona indartsu eta ahulenaren artean desoreka egoten da botereari dagokionez. Ekintza edo ekintzak behin eta berriz gertatzen dira, denbora luzean eta modu errepikatuan.
BULLYING-MOTAK
- FISIKOA – kolpeak, bultzadak, ostikoak, kokotekoak, etab. Zeharka: lapurtzea, biktimaren objektuak puskatzea, haren gauzak ezkutatzea, etab.
- AHOZKOA – irainak, ezizenak, beste pertsona batzuen aurrean gutxiestea, etab.
- SOZIALA – Pertsona jazarria gainerako taldekideengandik aparte uzteko asmoa dago (zerbait esaten duenean ez erantzutea, hari hitzik ez zuzentzea, aisialdiko jardueretan edo ekintza akademikoetan partaidetza ukatzea, bere ondoan ez esertzea, lagunak harekin ez egoteko limurtzea, zurrumurruak hedatzea, etab.)
- PSIKOLOGIKOA– pertsonaren autoestimua kaltetzeko asmoz iraintzea, beldurra sentiaraztea, umiliatzea, etab.
- JAZARPEN ARRAZISTA
- SEXU-JAZARPENA – Biktima umiliatua sentitzen da.
- BULLYING BIRTUALA- CIBERJAZARPENA EDO CIBERBULLYING – teknologia berriak erabiliz kikilaraztea litzateke.