Ostalaritzako lokaletan handia da ausazko jokoetan nahiz diru- eta apustu-jokoetan aritzen diren pertsonaien portzentajea. Lokal horietan bezeroek loteria dezimo bat edota ONCEko kupoiak eros ditzakete. Horrez gain, makina txanponjaleetan, kirol-apustuetan eta kartetan jokatu ahal dute. Gainera, lokal horietan alkohola eta tabakoa eskuragarri daude eta kontu jakina da kontsumo horien artean lotura zuzena egon daitekeela.
JUEGO Y MENORES
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN JOKOA ARAUTZEN DUEN AZAROAREN 8KO 4/1991 LEGEA.
“… adinez txikikoen eta borondatezko gaitasunak murriztuta dituzten pertsonen eskubideak betetzen dira, horretarako, sariak eskuratzeko aukera eskaintzen duten jokoetan parte hartzea ekiditen zaie,…” (Arrazoien azalpena).
“adinez txikikoek,……… ezingo dute haietan jokatu, ezingo dituzte saridun joko-makinak erabili, eta ezingo dute inolako apustuetan parte hartu” (23. artikulua. Jokorako debekuak).
Lege horren bidez adinez txikikoa babesten da, ez baitzaio jokatzen uzten. Dena den, errealitateak erakusten duenez, adinez txikikoek jokatu egiten dute eta apustuetan aritzen dira ostalaritzako lokaletan.
ADINEZ TXIKIKOREN BAT JOKATZEN IKUSTEN BADUZU, HURBILDU ETA HORI EZIN DUELA EGIN ESAN. FINEAN, LEGEA BETE. ZURE ERANTZUKIZUNA DA.
Legea betetzeko erabiliko duzun irizpidea zure langile guztiei jakinarazi. Modu horretan, zure lokalean guztiek jarrera bera izango dute.