Eta zuk, zer dakizu ludopatiaz? AUSAZKO JOKOEN ARRISKUA EZAGUTZEKO GIDA Inprimatu

“EZ DIRA ESPEZIEKO INDARTSUENAK ETA ADIMENDUNAK BIZIRAUTEN DUTENAK, BAIZIK ETA ALDAKETEN AURREAN MALGUTASUN ETA EGOKITZAPEN HANDIEN AGERI DUTENAK”
(Darwin)

LUDOPATIA hitza entzuten denean, herritar gehienek badakite zertaz hitz egiten den. Herritarrek arazo honek kaltetutako pertsona baten kontakizuna entzuten dutenean zernolako eragina duen pentsa dezakete galera ekonomikoan eta ingurunean zer-nolako eragina duen azpimarratuz.

Baina gauza bat Ausazko jokoekiko adikzioa zer den “jakitea” eta beste bat zer den “ulertzea” da.

Dagoeneko urte asko daramatza ASAJER elkarteak gai hori herritarrengana hurbilduz, arazoa hobeto ezagutu dadin eta ausazko jokoen aurrean erabakiak hartzerakoan laguntza eman dadin, neurriz gain erabilita arazoak ekartzen dituen jokabide bati buruzko kontzientzia ernatzea bilatuz.

Gida honen bidez, eduki sinple eta argi batekin, ausazko jokoekiko adikzioa egiaz zer den jakin eta ulertu ahal izatea da gure asmoa, hots, bidea nola abiatzen den, zer-nolako eragina duen
eta, zergatik ez, arazoak ez izateko zer egin daitekeen.

 

GIDA DESKARGATU