JOKO ARDURATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA - 2018KO OTSAILAREN 17A Inprimatu
asajer-k idatzia   
Ostirala, 2018(e)ko otsaila(r)en 16-(e)an 12:01etan

2018KO OTSAILAREN 17A - JOKO ARDURATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Zorizko jokoak eta apustuak pertsonen eguneroko bizitzaren parte dira. Gaur egun 4 pertsonetatik 3ek mota honetako jokoetan hartzen dute parte.

Lehentasun, jarrera eta zorizko jokoetako erabiltzaileen ezaugarriari buruzko Ikerketaren arabera Espainian (2015), %70eko pertsona jokalariek ez dute arriskurik aurkezten.

Baina badago %6,3ek arrisku, arazo edo patologiaren bat azaltzen dutenek eta zorizko jokoekin zerikusia dutenak. Kopuru hau hurrengo moduan banatzen da:

• % 0,9 jokalari patologikoak dira.
• % 1 arazodun jokalariak dira.
• % 4,4 arrisku egoeran dauden jokalariak dira.

Joko Arduratsuaren Eguna 2008.urtean jaio zen, jokoaren balio etikoak indartzeko eta jokoen erabilera okerragatik edo jokoak gehiegi erabiltzeagatik eragin daitezkeen arazoei aurka egiteko asmoz.

Joko Arduratsua, joko aukeren hautaketa arrazional eta zentzuzko hautaketa batean datza, Jokatzen duen pertsonaren egoera eta baldintza pertsonalak kontuan hartuz, jokoa arazo batean bihur dezala saihestu behar da. Joko Arduratsuak, pertsona kontsumitzaileen aldetik, informatutako eta hezibide oneko erabakia inplikatzen du, bere helburu bakarra entretenimendua, dibertimendua izan behar du eta jokatutako kopurua ez du izan behar pertsonak ahal duenak baino handiagoa.

JOKO ARDURATSUA AISIARAKO ETA ENTRETENIMENDURAKO JARDUERA DA ETA EZ DITU INOIZ BEHAR SOZIALAK, PROFESIONALAK ETA/EDO FAMILIAKO BEHARRAK OZTOPATU BEHAR.

Ez zaitez jokoarekin ito, Beste irtenbide bat dago!

ASAJERREK, Joko Arduratsuaren Nazioarteko Eguna pertsona jokalarietara bideratuko du.

Arazodun jokaerak eta/edo arriskua duten jokaerak saihesteko, kontsideratzen du garrantzitsua dela jolasten duten edo etorkizunean jolas dezaketen pertsonek zorizko jokoei buruzko informazioa eduki behar dutela, jokoak modu osasuntsu eta arduratsu batean erabiltzeko. Arriskuak saihesteko, aldez aurretik ezagutu egin behar dira.

“Ez zaitez jokoarekin ito, Beste irtenbide bat dago!” goiburuarekin, biztanleriari hurrengoa transmititu nahi diogu:

• Zorizko jokoak aisiarako jarduera bat dira. Jokatuz ez ditugu gure arazo ekonomikoak konpontzen.
• Pertsona jokalari batzuk atzetzeko edo arazoaz ahazteko (lana, familia, arazo pertsonalak…) erabiltzen dute jokoa, eta horrek arazoak ekiditea eragiten du.
• Jokoak osagai sozial bat eduki arren, behar dena baino denbora eta diru gehiago erabiltzeak jokoportaeraren ezkutaketa, gezurrak eta bakardadea eragiten du.
• Etekinak zoria faktorearen eraginez izan dela onartzea, arrakasta pertsonak batetik eragindakoa onartzea baino horrek egiten du pertsonak jokoaren kontrol handiago bat izatea.
• Pertsonak galera ekonomiko bat edukitzen badu, lehen bait lehen onartu behar du, eta ez du bere burua engainatu behar galdu duen dirua berreskuratuko duela pentsatuz..

INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO: 945 140 468 / 945 234 990 (ASAJER) - www.asajer.org

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2018(e)ko otsaila(r)en 16-(e)an 12:19etan