AUSAZKO JOKOEKIKO, DIRUAREKIKO ETA APUSTUEKIKO ZALETASUNA Inprimatu

Gehienetan, ausazko jokoetara (kartak, txanpon-makinak, bingoak, loteriak, kinielak, apustuak...) jolasten direnek erlazio egokia eta arduratsua dute joko horiekiko. Denbora pasatzea, dibertitzea, gastatu dezakegun diruaren eta horri eskaini ahal diogun denboraren muga jakitea dira, besteak beste, joko arduratsuaren ezaugarriak.