
|
Ordenagailu programak dira bideojokoak, pantaila edo telebista bati (edo bestelako euskarriei, hala nola game-boy) konektatuta bideo eta audio sistema bat osatzen dutenak. Sistema horren bidez erabiltzaileei aukera ematen zaie errealitatean praktikatuko ez lituzketen jarduerez gozatuz esperientziak bizitzeko.
|
BIDEOJOKOAK BEHAR BEZALA ERABILTZEAREN ONDORIO POSITIBOAK
- Jokoak elkarren artean trukatzeak gizarte-harremana eta jardueretako partaidetza areagotzea ekar dezake.
- Helburu jakin bat erdiesteko ahalegintzen ohitzea eta horretan konstantzia lortzea.
- Porrotarekiko tolerantzia handitzea eta helburu bat lortzen ez denean berriro saiatzera bultzatzea.
- Erabakiak azkarrago hartzen dira.
- Begi eta eskuen arteko koordinazioa errazten du.
- Oroimena, zenbakizko kontzeptuak buruan gordetzeko eta koloreak identifikatzeko gaitasuna estimulatzea.
BIDEOJOKOAREKIKO MENDEKOTASUNAREN SINTOMATOLOGIA
- Jokatzen ez hasteko bere burua kontrolatzen saiatzean porrot egitea.
- Jokatzeari utzi behar zaion unea ez kontrolatzea.
- Jokabide moldakaitza eta konpultsiboa izatea eta haserrekor eta erasokor egotea.
- Behin eta berriz jokoan pentsatzea.
- Libre duen denbora guztia, edo baita gehiago ere, kontsolarekin jolasten pasatzea eta hori dela-eta gizarte-, lanbide-, eskola- edo jolas- jardueraren bati uko egitea.
- Bakardadea sufritzea eta arazoak izatea kideekin, lagunekin edota beste batzuekin dituen harremanetan.
- Jarduera fisiko eta mental gehienak bideojokoekin jolasten ematea.
- Bideojokoa emozioak bideratzeko eta errealitatetik ihes egiteko bitarteko gisa erabiltzea.
- Gezurretan aritzea, dirua eskatzea edo lapurtzea, bideojokoarekin dituen beharrei erantzuteko dirua lortzearren.
- Hasiera batean jokoan aritzeko zituen arrazoiak aldatu egingo dira. Orain maizago jokatuko du, baina beste era batera eta beste arrazoi batzuengatik.
|
|