Asajer os desea unas Felices Fiestas

Bideojokoak



Ordenagailu programak dira bideojokoak, pantaila edo telebista bati (edo bestelako euskarriei, hala nola game-boy) konektatuta bideo eta audio sistema bat osatzen dutenak. Sistema horren bidez erabiltzaileei aukera ematen zaie errealitatean praktikatuko ez lituzketen jarduerez gozatuz esperientziak bizitzeko.


BIDEOJOKOAK BEHAR BEZALA ERABILTZEAREN ONDORIO POSITIBOAK

  • Jokoak elkarren artean trukatzeak gizarte-harremana eta jardueretako partaidetza areagotzea ekar dezake.
  • Helburu jakin bat erdiesteko ahalegintzen ohitzea eta horretan konstantzia lortzea.
  • Porrotarekiko tolerantzia handitzea eta helburu bat lortzen ez denean berriro saiatzera bultzatzea.
  • Erabakiak azkarrago hartzen dira.
  • Begi eta eskuen arteko koordinazioa errazten du.
  • Oroimena, zenbakizko kontzeptuak buruan gordetzeko eta koloreak identifikatzeko gaitasuna estimulatzea.

BIDEOJOKOAREKIKO MENDEKOTASUNAREN SINTOMATOLOGIA

  • Jokatzen ez hasteko bere burua kontrolatzen saiatzean porrot egitea.
  • Jokatzeari utzi behar zaion unea ez kontrolatzea.
  • Jokabide moldakaitza eta konpultsiboa izatea eta haserrekor eta erasokor egotea.
  • Behin eta berriz jokoan pentsatzea.
  • Libre duen denbora guztia, edo baita gehiago ere, kontsolarekin jolasten pasatzea eta hori dela-eta gizarte-, lanbide-, eskola- edo jolas- jardueraren bati uko egitea.
  • Bakardadea sufritzea eta arazoak izatea kideekin, lagunekin edota beste batzuekin dituen harremanetan.
  • Jarduera fisiko eta mental gehienak bideojokoekin jolasten ematea.
  • Bideojokoa emozioak bideratzeko eta errealitatetik ihes egiteko bitarteko gisa erabiltzea.
  • Gezurretan aritzea, dirua eskatzea edo lapurtzea, bideojokoarekin dituen beharrei erantzuteko dirua lortzearren.
  • Hasiera batean jokoan aritzeko zituen arrazoiak aldatu egingo dira. Orain maizago jokatuko du, baina beste era batera eta beste arrazoi batzuengatik.
title Filter     # erakutsi 
# Artikuluaren izenburua Egilea Ikustaldiak
1 GAMERS - BIDEOJOKOAK ETA HEZIKETA asajer 1906