BERRIAK | Berriak | MAHAI-INGURUA (Vitoria-Gasteiz, Agurain, Amurrio, 2005)
MAHAI-INGURUA (Vitoria-Gasteiz, Agurain, Amurrio, 2005) PDF fitxategia Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2010(e)ko apirila(r)en 01-(e)an 17:25etan

Aipatutako mahai-inguruek ludopatia dela-eta emakumeek pairatzen duten egoeraz hitz egitea dute helburu.

Joko patologikoak erasandako pertsonen heren bat gutxi gorabehera emakumezkoak dira. Are gehiago, beraiek izan ohi dira erasandako senideekin batera laguntza eskatzera joaten direnak (erasandakoen amak eta bikotekideak, batik bat). Depresioa, bakardadea, abandonua, komunikaziorik eza, duintasuna galtzea...; horiexek dira, besteak beste, emakume “ludopatengan” aurki ditzakegun sintomak. Erasandakoen senideek ere gorriak ikusten dituzte, lehenik arazorik badagoenik ezeztatuz eta gero jokalariaren jokabidea dela-eta beraiek ere “intoxikaturik” daudela onartu behar izanez.

“Jokoak bakardadea, inpotentzia, komunikaziorik eza, abandonua,... eragiten badizu... irteera daukazu!” kanpainaren baitan, Errehabilitazioan dauden Jokalarien Arabako Elkarteak (ASAJER) hainbat mahai-inguru antolatzeko asmoa du. Aipatutako mahai-inguruek ludopatia dela-eta emakumeek pairatzen duten egoeraz hitz egitea dute helburu. Bertan parte hartuko dute jokalari patologikoek- gizon zein emakume-, erasandakoen senideak diren emakumeek, Alcoholismo eta Ludopatia Zerbitzuko (Osakidetza) profesionalek eta erakundeetako ordezkariek. Beraien ikuspuntuak entzungo ditugu eta arazo hori dela-eta emakumezkoen egoera nola sumatzen duten jakiteko aukera izando dugu.

"Mahai Inguruak" dokumenoa ikusi