Prebentzioa | JOKO ARDURATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA - 2020KO OTSAILAREN 17A

Asajer os desea unas Felices Fiestas

JOKO ARDURATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA - 2020KO OTSAILAREN 17A

Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkarteak (ASAJER) pertsona gazteengan eta kolektibo horrentzat erakargarrientzat jotako jokoengan ipintzen du arreta JOKO ARDURATSUAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN: erruleta, kirol-apustuak, pokerra, online jokoa.

2018. urteko datuen arabera, noizbait apustua egin duten18-25 urte bitarteko gazteen kopurua % 12,57 areagotu da aurreko urtearekin alderatuz. 25 urte azpiko pertsonek 333.251 euro xahutu zituzten kirol-apustuetan, 179.877 euro kasinoan, 78.286 euro pokerrean eta 17.759 bingoan.

Online jokoa modu adierazgarrian areagotu da. 2019ko irailean joko-modalitate horrek 68,88 milioi euro mugitu zituen Espainian. Sarean jokatzea erakargarriagoa da zenbait pertsonentzat: etxean jokatzeko aukera ematen du, bakardadean eta inork zu ikusi gabe. Gaur egun telefono mugikorra online jokoan sartzeko ohiko bitarteko bilakatu da. Joko mota horren ezaugarri bat berehalakotasuna da eta eguneko 24 ordutan jokatzeko aukera ematen du urteko 365 egunetan. Online jokoak jokoarekiko portaera gehiago ezkutatzeko aukera ematen du. Horrek arazoa hautematea zaildu egiten du, kontrolerako zailtasunak dituzten pertsonen kasuan.

Pertsona gazteak multzo ahula dira Ludopatia garatzeari dagokionez. Gaur egungo kezketako bat gazteen aisialdian jokoa eta apustuak normalizatu egiten direla da, eta baita horietara erraz irits daitekeela ere.

Jokabide arriskutsuak dituzten gazteengan, ausazko jokoei dagokienez, hainbat ezaugarri ikusten dira, esate baterako, asperdurarako tolerantzia baxua, etsipenarekiko tolerantzia baxua, bulkadarako joera handia, motibaziorik eza nabaria, zor garrantzitsuak, etab.

Ausazko jokoa erakusten denean arrakastari, irabaziari, milioidun izateko ilusioari edota amets liluragarriak lortzeko aukerari (bidaiak, etxeak, autoak, luxuak, etab.) begiratzen dion irudia berresten da. Galerak ez dira aipatzen.

“APUSTUA EGIN AURRETIK… GALDU DEZAKEZUN GUZTIA PENTSATU: DIRUA, DENBORA, AUTOESTIMUA, LAGUNAK, FAMILIA”, hori da Joko Arduratsuari buruzko Nazioarteko Eguna dela eta Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkarteak (ASAJER) luzatzen duen kanpainako leloa.

Mezu horren xedea da pertsona gazteek jokoaren portaera bulkadatsu eta konpultsibo batek izan ditzakeen ondorioen gainean gogoeta egin dezatela da, gal dezaketen hartan gehiago pentsa dezaten eta ez horrenbeste “irabaz dezaketen” hartan, mezu hori ilusiozkoa izaten baita, eta errealitatetik urrun dagoena.