Materialak | ZORIZKO JOKO ETA PUBLIZITATEARI BURUZKO JARDUNALDIA. BERE BIZTANLEEN ERAGINA.
ZORIZKO JOKO ETA PUBLIZITATEARI BURUZKO JARDUNALDIA. BERE BIZTANLEEN ERAGINA. PDF fitxategia Inprimatu

ZORIZKO JOKO ETA PUBLIZITATEARI BURUZKO JARDUNALDIA. BERE BIZTANLEEN ERAGINA.
2017ko azaroaren 24a. Europa Biltzar Jauregia

 

Jardunaldiko Programa

09:30 Ongietorria eta Aurkezpena.

  • Araba Foru Aldundiko ordezkaria.
  • Gazteiz Udaletxeko ordezkaria.
  • ASAJEReko ordezkaria.

10:00 “Publizitatea eta Sexismoa. Kontuaren egoera”.

  • Pablo Vidal Vanaclocha jauna. Hezkuntzaren Zientzian doktore eta informazioaren zientzian lizentziatua(UPV-EHU).Publizitate eta komunikazio sexistaren ahurkako, Begirada komisioko publizista eta kidea.

11:00 “Zorizko jokoak eta Publizitatea: Gazteekin ez da jokatzen”.

  • María José Solé andrea. Zuzenbidean lizentziatua. Kataluniako Ikusentzunezko Kontseiluko entitateen furumeko lehendakariordea.

12:00 Atsedena..
12:30 Mahai-ingurua: “Zorizko jokoaren publizitatearen begirada desberdinak”.

  • Aitor Uriarte jauna. Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaria.
  • Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER).

13:30 Jardunaldiaren ondorioak.

 

EKARPENAK

  • Komunikabideak sozializazio-elementu bat bihurtu dira, eta pertsonen prestakuntza errazten dute. Agente sozializatzailea dira. Eta eragin hori handiagoa da haurtzaroan eta nerabezaroan.
  • Publizitateak oso emozio eta sentimendu errotuak lotzen ditu, beraz, estimulu gisa aritzen da.
  • Komunikabideen bitartez, emakumea era sexistan eta umiliagarrian agertzen da.
  • Zorizko jokoen, diruaren eta apustuen publizitatean hori gertatzen da ere bai, hau da, emakumea sexualizatu eta gauza bihurtzen da.
  • Legeri ugari daude baina gauza berari buruz hitz egiten jarraitzen dugu (emakumea, eduki iraingarriak, sexualizazioa...).
  • Zorizko jokoen, diruaren eta apustuen publizitateak gero eta gehiago begiratzen die haurrei, nerabeak eta gazteak erakartzeko.
  • Zorizko jokoa goraipatzen duten hainbat mezu dituzte ikusgai nerabeek.
  • Kate jeneralistek ez dituzte haurrak babesteko ordutegiak betetzen. Besteak beste, bingo-enpresen iragarkiak jartzen dituzte, esanez, emakumeei zuzentzen zaizkiela. Halaber, Estatuak monopolioa duen jokoen (loteriak) eta ONCEren inguruko iragarkiak ematen dituzte ordutegi horretan.
  • Jokoaren kultura sortzen ari dira (haurrentzat), oharkabean haiei helduz.
  • Zorizko jokoen, diruaren eta apustuen iragarkietan pertsonaia famatuak erabiltzeak jolastera animatzen ditu ikusleak (adibidez, adingabeak eta nerabeak). Pertsona horiek irabazletzat hartzen dira, eta ikusleek pentsatzen dute haiek ere irabaziko dutela.
  • Lineako doako zorizko jokoa adingabeei jolasten irakasteko modu egokia da. Zorizko jokoak esperimentatzen dituzte, hasi egiten dira. Joko horren helburua da etorkizunean benetako jokoan dirua apustu eginez arituko diren pertsonak eragitea da.
  • Publizitatea erabakigarria izan daiteke lehen kontaktua izaten ari diren pertsonek jolasten jarraitzeko.
  • Zorizko jokoen, diruaren eta apustuen publizitateak jokoarekin arazoak dituzten pertsonei eragiten die.

PROPOSAMENAK

  • Zorizko jokoen, diruaren eta apustuen zein jokoarekiko mendekotasuna osasun publikoaren ikuspegitik arautu behar dira.
  • Funtsezkoa da komunikabideetako edukiak gehiago kontrolatzea eta laguntzea eduki horiek bizi garen gizartera egokitzeko.
  • Garrantzitsua izango da sozialki arduratsuak diren publizitate-politikak egitea.
  • Erakundea jokoaren, diruaren eta apustuen erabilera arduratsua babesten du, eta era egokian egin behar du. Garrantzitsua da araudi eta erregelamendu ezberdinak betetzeari laguntzea, eta, horrela ez bada, legearen arabera jokatzea.
  • Publizitate-edukietan ez da emakumea sexualizatu edo gauza bihurtu behar, zehazki, zorizko jokoarekin, diruarekin eta apustuekin lotutakoetan. Gai hori arautu behar da.
  • Garrantzitsua eta beharrezkoa da baliabideak ematea gazteei publizitatea era kritikoan ikusteko eta era egokian aztertzeko.
  • Biztanle gehienek ez dakite zer den joko arduratsua, zein diren haren jarraibideak, eta, kontuan ez hartzekotan, zein den arriskua. Beharrezkoa izango da horren inguruko informazioa emateko ekintza beharrezkoak egitea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eta Jokoaren eta Ikuskizunen Zuzendaritzaren arteko lana beharrezkoa dela uste dugu, zorizko jokoen, diruaren eta apustuen gaia eta horien gaineko mendekotasuna ikastetxeetara gerturatzeko. Zeharkakotasunetik eta zehaztugabetasunetik lan egin liteke, zorizko jokoen inguruko jokabide desegokiak prebenitzeko.
  • Gizarte Erantzukizun Korporatiboa garrantzitsua da, bai eta, jokoaren publizitatearekin eta joko arduratsuarekin lotutako guztiari dagokionez, jokoaren munduko enpresen erantzukizuna. Jokoaren erregelamenduan hori jaso da dagoeneko. Beraz, era zuzen eta egokian betetzeko garaia da.

PDF DESKARGA