MATERIALES | PADRES/MADRES | BIDEO-JOKOAK: Gurasoentzako oharrak

Asajer os desea unas Felices Fiestas

BIDEO-JOKOAK: Gurasoentzako oharrak PDF fitxategia Inprimatu
asajer-k idatzia   
Astelehena, 2014(e)ko iraila(r)en 29-(e)an 11:58etan

Zer dira bideo-jokoak?

Informatika-programak dira, efektu bereziak, soinuak nahiz irudiak erabiltzen dituztenak erreala ez den errealitate bat edo errealitate simulatua erakusteko.
Entretenimendurako sortzen dira eta bakarka nahiz beste lagun batzuekin joka daiteke. Azken kasu horretan presentziazko moduan joka daiteke, hots, guztiak espazio berean egonik. Haatik, sarean elkarlotuta ere joka daiteke.

Duela gutxira arte bideo-jokoetan aritzeko kontsolak eta ordenagailuak behar ziren. Aurrerapen teknologikoari esker, telefono mugikorretatik, bideo-jokoa gordetzen duen web orrialde batetik, ausazko jokoak eta apustuak gordetzen dituzten web orrialdeetatik edota web orrialde batean deskargatzen den programa batetik (jokatzea ahalbidetzen diguna) sar gaitezken joko horietan.

 

Zergatik dira horren erakargarriak neska-mutikoentzat?

• Arreta eskatzen dute, entretenimendua dakarte.
• Gazteentzat erakargarriak diren gaien ingurukoak izaten dira.
• Bakarka edo beste pertsona batzuekin joka daiteke. Interaktiboak dira.
• Erronka dakarte. Erabakiak hartu behar dira. Egoerak eta zailtasunak gainditu behar dira pixkanaka. Lortuz gero arrakasta erdietsi daiteke.

 

PDF GIDA DESKARGA

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2014(e)ko iraila(r)en 29-(e)an 15:37etan