Materialak | OHARTU PROGRAMA

Asajer os desea unas Felices Fiestas

OHARTU PROGRAMA PDF fitxategia Inprimatu
asajer-k idatzia   
Asteartea, 2013(e)ko urtarrila(r)en 08-(e)an 17:57etan

AUSAZKO JOKOEKIN EDO DIRU-JOKOEKIN GURASO ARDURATSUAK IZAN GAITEZEN, ADIN TXIKIKOEN AURREAN

Ausazko jokoak, diru-jokoak, apustuak,…helduentzako jarduerak dira. Adin txikikoek ezin dute parte hartu.

OHARTU

GURASOEK ZER JAKIN ETA EGIN BEHAR DUTE

  • Ausazko jokoak eta diru jokoak ez dira adin txikikoentzat.
  • Seme-alabek ez dute pentsatu behar arazoen irtenbidea ausazko jokoan egon daitekeenik. Ez eman, beraz, hori pentsatzeko motiborik.
  • Neska-mutilek jakin behar dute ausazko jokoek, kontroletik kanpo daudenean, arazo ugari ekar dezaketeela: arazo ekonomikoak, familiakoak, gizarte mailakoak, eskolakoak, legeekin,… Bestelako mendetasunen errealitatea ezagutzeko hartzen dugun interes bera hartu beharko genuke ludopatia sakonago ezagutzeko ere.
  • Jokoa arduraz praktikatu behar da. Seme-alabek gurasoengandik ikasi behar dute zer den JOKO ARDURATSUA. Joko arduratsua modu kontrolatuan jokatzea da, ondo babestuta eta atseginez. Joko arduratsuaren helburu bakarra dibertsioa eta sozializazioa da.
  • Azken helburua, beraz, dibertimendua da. Hala izateko jokoak ekintza boluntarioa izan behar du.
  • Jolasteko arrazoia entretenimendua da; ez dirua irabaztea.
  • Dirua tentuz gastatu behar da. Inola ere ez erabili beste gastuetarako behar duzun dirua.
  • Jokatzeko, ez da mailegurik eskatu behar.

Gehiago jakiteko, laguntza edo aholkua behar baduzu:

"OHARTU" PROGRAMA

Gasteizen ludopatia detektatzeko eta gizarte arreta hobetzeko proiektua.
WWW.ASAJER.ORG - Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -
Tel.: 945 234 990 / 945 140 468
- PDF DESKARGA

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2013(e)ko urtarrila(r)en 08-(e)an 18:12etan