ONLINE ZUREKIN Aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu

www.onlinezurekin.org webgunearen helburua da ausazko jokoari eta teknologia berriei (Internet, sakelakoak, bideojokoak) buruzko ahalik eta informazio argi eta objektiboena ematea, esparru horietako azken berriak azaltzea eta baita iritzi publikoa sentsibilizatzea eta kontzientziatzea ere, baliabide horien gehiegizko erabilerak dakartzan arriskuez jabe daitezen.Oro har jende guztiari zuzendutako informazioa bada ere, batez ere gazteekin konektatzea nahiko genuke, teknologien esparrura gehien hurbil daitekeen taldea delako.

www.onlinezurekin.org webgunean hainbat aukera dituzue hala nola berri-talde batean parte hartzea eta gai horretan adituak diren profesionalekin harremanetan jartzea, dudak galdetzeko, informazioa eskatzeko edota norberaren egoerari buruz aholkuak jasotzeko. Web orria atsegingo eta gozatuko duzulakoan gaude eta, beharrezko baderitzozu, berau hobetzen laguntzea espero dugu, proposamenak eginez.