ZORIZKO JOKO ETA PUBLIZITATEARI BURUZKO JARDUNALDIA. BERE BIZTANLEEN ERAGINA. |
|
|

ZORIZKO JOKO ETA PUBLIZITATEARI BURUZKO JARDUNALDIA. BERE BIZTANLEEN ERAGINA. 2017ko azaroaren 24a. Europa Biltzar Jauregia
Jardunaldiko Programa
09:30 Ongietorria eta Aurkezpena.
- Araba Foru Aldundiko ordezkaria.
- Gazteiz Udaletxeko ordezkaria.
- ASAJEReko ordezkaria.
10:00 “Publizitatea eta Sexismoa. Kontuaren egoera”.
- Pablo Vidal Vanaclocha jauna. Hezkuntzaren Zientzian doktore eta informazioaren zientzian lizentziatua(UPV-EHU).Publizitate eta komunikazio sexistaren ahurkako, Begirada komisioko publizista eta kidea.
11:00 “Zorizko jokoak eta Publizitatea: Gazteekin ez da jokatzen”.
- María José Solé andrea. Zuzenbidean lizentziatua. Kataluniako Ikusentzunezko Kontseiluko entitateen furumeko lehendakariordea.
12:00 Atsedena.. 12:30 Mahai-ingurua: “Zorizko jokoaren publizitatearen begirada desberdinak”.
- Aitor Uriarte jauna. Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaria.
- Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER).
13:30 Jardunaldiaren ondorioak.
EKARPENAK
- Komunikabideak sozializazio-elementu bat bihurtu dira, eta pertsonen prestakuntza errazten dute. Agente sozializatzailea dira. Eta eragin hori handiagoa da haurtzaroan eta nerabezaroan.
- Publizitateak oso emozio eta sentimendu errotuak lotzen ditu, beraz, estimulu gisa aritzen da.
- Komunikabideen bitartez, emakumea era sexistan eta umiliagarrian agertzen da.
- Zorizko jokoen, diruaren eta apustuen publizitatean hori gertatzen da ere bai, hau da, emakumea sexualizatu eta gauza bihurtzen da.
- Legeri ugari daude baina gauza berari buruz hitz egiten jarraitzen dugu (emakumea, eduki iraingarriak, sexualizazioa...).
- Zorizko jokoen, diruaren eta apustuen publizitateak gero eta gehiago begiratzen die haurrei, nerabeak eta gazteak erakartzeko.
- Zorizko jokoa goraipatzen duten hainbat mezu dituzte ikusgai nerabeek.
- Kate jeneralistek ez dituzte haurrak babesteko ordutegiak betetzen. Besteak beste, bingo-enpresen iragarkiak jartzen dituzte, esanez, emakumeei zuzentzen zaizkiela. Halaber, Estatuak monopolioa duen jokoen (loteriak) eta ONCEren inguruko iragarkiak ematen dituzte ordutegi horretan.
- Jokoaren kultura sortzen ari dira (haurrentzat), oharkabean haiei helduz.
- Zorizko jokoen, diruaren eta apustuen iragarkietan pertsonaia famatuak erabiltzeak jolastera animatzen ditu ikusleak (adibidez, adingabeak eta nerabeak). Pertsona horiek irabazletzat hartzen dira, eta ikusleek pentsatzen dute haiek ere irabaziko dutela.
- Lineako doako zorizko jokoa adingabeei jolasten irakasteko modu egokia da. Zorizko jokoak esperimentatzen dituzte, hasi egiten dira. Joko horren helburua da etorkizunean benetako jokoan dirua apustu eginez arituko diren pertsonak eragitea da.
- Publizitatea erabakigarria izan daiteke lehen kontaktua izaten ari diren pertsonek jolasten jarraitzeko.
- Zorizko jokoen, diruaren eta apustuen publizitateak jokoarekin arazoak dituzten pertsonei eragiten die.
PROPOSAMENAK
- Zorizko jokoen, diruaren eta apustuen zein jokoarekiko mendekotasuna osasun publikoaren ikuspegitik arautu behar dira.
- Funtsezkoa da komunikabideetako edukiak gehiago kontrolatzea eta laguntzea eduki horiek bizi garen gizartera egokitzeko.
- Garrantzitsua izango da sozialki arduratsuak diren publizitate-politikak egitea.
- Erakundea jokoaren, diruaren eta apustuen erabilera arduratsua babesten du, eta era egokian egin behar du. Garrantzitsua da araudi eta erregelamendu ezberdinak betetzeari laguntzea, eta, horrela ez bada, legearen arabera jokatzea.
- Publizitate-edukietan ez da emakumea sexualizatu edo gauza bihurtu behar, zehazki, zorizko jokoarekin, diruarekin eta apustuekin lotutakoetan. Gai hori arautu behar da.
- Garrantzitsua eta beharrezkoa da baliabideak ematea gazteei publizitatea era kritikoan ikusteko eta era egokian aztertzeko.
- Biztanle gehienek ez dakite zer den joko arduratsua, zein diren haren jarraibideak, eta, kontuan ez hartzekotan, zein den arriskua. Beharrezkoa izango da horren inguruko informazioa emateko ekintza beharrezkoak egitea.
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eta Jokoaren eta Ikuskizunen Zuzendaritzaren arteko lana beharrezkoa dela uste dugu, zorizko jokoen, diruaren eta apustuen gaia eta horien gaineko mendekotasuna ikastetxeetara gerturatzeko. Zeharkakotasunetik eta zehaztugabetasunetik lan egin liteke, zorizko jokoen inguruko jokabide desegokiak prebenitzeko.
- Gizarte Erantzukizun Korporatiboa garrantzitsua da, bai eta, jokoaren publizitatearekin eta joko arduratsuarekin lotutako guztiari dagokionez, jokoaren munduko enpresen erantzukizuna. Jokoaren erregelamenduan hori jaso da dagoeneko. Beraz, era zuzen eta egokian betetzeko garaia da.
PDF DESKARGA
|
|
AUSAZKO JOKOEKIKO, DIRUAREKIKO ETA APUSTUEKIKO ZALETASUNA |
|
|

Gehienetan, ausazko jokoetara (kartak, txanpon-makinak, bingoak, loteriak, kinielak, apustuak...) jolasten direnek erlazio egokia eta arduratsua dute joko horiekiko. Denbora pasatzea, dibertitzea, gastatu dezakegun diruaren eta horri eskaini ahal diogun denboraren muga jakitea dira, besteak beste, joko arduratsuaren ezaugarriak.
|
ZK.33 JOKUZ KANPO ALDIZKARIA (Delituak eta Adikzioak) |
|
|

|
ZK.33 JOKUZ KANPO ALDIZKARIA - IRAILAK 2017 Delituak eta Adikzioak
AURKIBIDEA Artikulua “Zigor erantzukizuna delituen aurrean portaerazko adikzioetan” Elkarrizketa “Dª. Miren Ortubay - Zuzenbidean Doktore eta Kriminologian Diplomatua dena” Justizia Konpontzailea Gomendioak: “Gomendatutako liburua eta DVDa”
ZK.33 ALDIZKARIA DESKARGA
|
|
INTERNETEN EGUNA - 2017ko maiatzaren 17a |
|
|
“Digital Empowerment: Acces to Information and Knowledge using ICTs for Persons with Disabilities” izeneko txostenean, UNESCOk IKTak halako tresnatzat jotzen ditu “desgaitasuna duten pertsonen bizitzetan garapen esanguratsuak lortzeko potentziala dute, gizartean integrazio soziala, politikoa nahiz ekonomikoa hobetzeko aukera emanez, eta informazioaren, ezagutzen eta ekintzen helmena zabalduz”.
Hori bai, ahalduntze digitalaren kontzeptua zabaldu egin da, orain gizarte osoa hartzen duelako barne (ez bakarrik kaltetutako kolektiboak) eta esanahiaren barruan mundu digital batean bizitzeko prestakuntza eta gogoa sartzen direlako.
Iritsi da ahalduntze digitala herritar guztiengana iristeko unea, ezer baino lehen, zalantzarik gabe, hezkuntza eta IKTak beste tresna baten moduan (beharrezkoa gaur egungo munduan) hartzea izan behar da abiapuntua.
Aurretiaz adierazitakoa eta elkartea prebentzio mailan zer esparrutan mugitzen den kontuan hartuta, uste dugu gaurko mezua gurasoen kolektiboari zuzenduta egongo dela. Garrantzitsua da IKTekin, sare sozialekin, aplikazioekin eta bestelakoekin loturiko gaien ezagutzan inplikatzea. Hala, gazteak “mugitzen” diren espazioetan parte hartuko dute, eta tresna horien ezaugarri positiboen berri edota erabilera okerren ondorioz egon daitezkeen arriskuen berri izango dute. Funtsean, konpetentzia mota horietan seme-alaben hezkuntzan duten eginkizuna ikusaraztea da helburua.

INTERNETEN EGUNA 2017ko maiatzaren 17a - “NI ERE KONEKTATUTA”
Gurasoak mundu digitalean
KONEKTATU hitzak jakin-mina izatea adierazten du, sareko mundu hori zer den jakiteko, eta zer gauza on eta zer arrisku ekar ditzakeen jakiteko, ondoren modu batean edo bestean jokatzeko. JOKATZEAk esan nahi mugak jartzea, neska-mutikoak non sartu ahal diren eta non ez argi izatea, sare sozialetarako, online jokoetarako eta bestelako aplikazioetarako sarbidea noiz izan dezaketen aintzat hartzea. Zure seme-alaben ondoan egotea esan nahi du.
JAKITEA:
informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) betiko geratzeko etorri direla. Ezagutzeko eta informazioa eskuratzeko aukera ematen digutela. Erabilera okerrak hainbat arrisku ekar ditzakeela, baina komunikazioaren eta hezkuntzaren bidez, erabilera egokia egin daitekeela.
EZAGUTZEA:
Askotariko aplikazioei, sareei eta edukiei buruzko informazioa izateko. Erabiliko dituzun ala ez erabakitzeko eta nola/zertarako erabiliko dituzun erabakitzeko. Zuk zeuk zeure buruari mugak jartzeko erabilerari dagokionez. Zure seme-alabekin horiei buruz hitz egiteko eta haiek teknologietara eta edukietara nola hurbilduko diren erabaki ahal izateko. Arauak jartzeko, zentzu horretan garrantzitsua izanik zeri jarri nahi dizkiozuen mugak eta zein izan litezkeen komenigarrienak.
TRANSMITITU AHAL IZATEKO:
- Ez dela beharrezkoa etengabe konektatuta egotea. Garrantzitsua dela KONEXIORIK EZA probatzea.
- Gure intimitatea errespetatu behar dugula, eta argi izan behar dugula zer “kontatu” daitekeen eta zer ez. Baina ez gurea bakarrik, gure inguruko pertsonen (familia, lagunak…) intimitatea ere bai. PRIBATUTASUNA
- Ez dela beharrezkoa egiten eta pentsatzen dugun guztia “erakustea”, ezta sarean etengabe “zerbait” zintzilikatzea ere.
- Sarean egiten dugun guztiak aztarna uzten duela, AZTARNA DIGITALA. Zenbat eta gehiago zaindu sarean jartzen duguna, orduan eta hobeto.
- Erabilera okerraren eta kontrolik gabekoaren ondorioz, arazoak izan ditzakegula. ABUSUA.
- Bizitza errealean bezala, argi dugula nor diren gure lagunak, beraz, benetan ezagutzen ez dugun norbaitek gugan eraginik ez izatea.
|
JOKO ARDURATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA - 2017KO OTSAILAREN 17A |
|
|

2008an sortu zen; jokoaren balore etikoak indartzea eta jokoen erabilera okerragatik edo gehiegikeriagatik sortzen diren arazoei aurre egitea du helburu.
Jolasteko aukerak modu arrazional eta zentzuzkoan erabakitzea da Joko Arduratsua; aintzat hartuko dira jolasten den pertsonaren egoera eta norberaren baldintzak, eta jokoa ezingo da arazo bihurtu. Joko Arduratsurako, pertsona kontsumitzaileek egoki informatu eta hezi ondoren hartu beharko dute jolasteko erabakia; helburu bakarra entretenitzea, ondo pasatzea izango da, eta jokoan jartzen denaren balioak ezingo du inoiz gainditu pertsona horrek jokatu ahal duen kopurua.
Joko Arduratsua aisialdirako eta ondo pasatzeko jarduera bat da, ez du inoiz gizarte-betebeharretan, behar profesionaletan edo familia-betebeharretan eraginik izango.
ARDURAZ NOLA JOLASTU:
- Jolastu ondo pasatzeko, ez dirua irabazteko edo arazoetatik ihes egiteko.
- Ez izan galdutakoa berreskuratzea helburu edo ez saiatu hori lortzen.
- Jolastu ondo pasatzeko, irabazten baduzu, disfrutatu, baina galtzeko aukera ere aintzat hartu.
- Ez eskatu beste bati dirua jolasteko.
- Ondo pasatzeko erabiltzea erabakita zenuen diru-kopurua baino ez jolastu. Ez erabili inoiz gastu finkoetarako (adibidez, janaria, garraioa...) ohiz erabiltzen duzun dirua.
- Krisialdi emozionaletan norberaren kontrola murrizten da: saiatu halako uneetan ez jolasten.
- Ez utzi jokoak familiekiko edo adiskideekiko harremanetan eragin dezan.
- Finkatu zenbat denbora eta diru jolastuko zaren.
- Joko neurtu bakarra joko dibertigarria da.
ASAJER elkarteak Joko Arduratsuaren Nazioarteko Egunean nerabe eta gazteengan jarriko du arreta.
Zenbait ikerketaren arabera, gutxi gorabehera biztanleen % 2k arazoak ditu apustu-jokoekin edo mendetasuna izateko arriskuan dago.
Gazteei buruz ditugun datuen arabera, ausazko jokoekin, diruarekin edo apustuekin (batez ere azken horrekin) arazoak dituzten pertsonen batez besteko adinari dagokionez, gero eta gazteagoak dira. 15 eta 17 urte bitarteko nerabeen % 2,5ek du apustu-jokoekiko mendetasuna izateko arriskua.
Egun, gero eta 18 eta 25 urte bitarteko gazte gehiago etortzen dira galdetzera, eta jokabide arriskutsuekin hasi dituzten adingabeen kopurua ere handiagoa da.
Ezin dugu online jokoa ahaztu, oso nabarmenki handitzen ari baita jarduera hori. Online jokoekiko kontrol-arazoak dituzten pertsonen kontsultak oso gutxi ziren lehen, baina kontsultarako bigarren arrazoi bihurtu dira egun. Gazteak dira joko-modalitate horrekin eragindako talde nagusia.
“Zeure jokoa kontrolatu. Zeure buruaren alde egin" leloarekin, ASAJERren asmoa da gazteek egiten duten jokoaren erabileraren inguruan sentsibilizatzea, erabilera hori normalizatu baita. Horren ondorioz, gero eta gazte gehiagok dituzte arazoak. Elkartearen helburua da pertsona gazteei erakustea garrantzitsua dela Joko Kontrolatua egitea, euren burua arriskuan jarri gabe jolastea.
ARGIBIDE GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO: 945 140 468 / 945 234 990
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL |