ASAJER JAURDINALDIA ABENDUAK 14 - FAMILIA |
|
|
PORTAERAZKO ADIKZIOEN PREBENTZIORAKO ERAGILE MODURA. ZORIZKO JOKOAK ETA APUSTUAK
Oso garrantzitsua da persona baten garapenean, heziketarako eremu funtsezkoa delarik. Gurasoak funtsexkoak dira arriskutsutzat jotako portaerak garaiz prebenitzeari dagokionez. Hori horrela da beren seme-alaben garapenean, harremanak finkatzeko moduan, beste persona batzuekin elkarrekintzan izateko moduan, emozioak adierazteko moduan edota gatazkei aurre egin eta ebazteko moduan duten eragina dela medio.
Ausazko jokoei era apustuei dagokienez, garrantzitsua da joko-portaeren aurrean agertzen duten jarrera era, noski, harekiko azaltzen duten portaera. Ausazko jokoen eta apustuen eta adin txikiko pertsonen aurrean zero tolerantzia agertzea elementu garrantzitsua da etorkizunean balizko arazoak prebenitzeko.
Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkartetik (ASAJER) uste dugu garrantzitsua dela profesionalek, familiek eta abarrek elkarrekin lan egitea Familiak Ausazko jokoekiko eta apustuekiko adikzioaren Prebentzioan zein zeregin betetzen duen aintzatetsiz.
Funtsezkoa izando da familiak ausako jokoen era horiekin lotutako problematikoaren gainean informazioa izatea. Baina horri, familiaren barnean, seme-alabek joko eta apustuekiko erakusten duten neurriz gaineko portaeraren aurrean babes-faktoreak sustatzeko estrategia ezberdinak garatzearen garrantzia gaineratu behar zaio.


|
2018 ASAJER LIBURUXKA OROKORRA |
|
|

Errehabilitazioan Diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER) irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 1989an sortu zen zorizko jokoen mendeko pertsonei laguntzeko helburuz. Gaur egun, jarduketa-eremua handitu egin da, eta elkarteak lan egiten du hainbat pertsonari laguntzeko, zenbait jokabidek (zorizko jokoak eta apustuak, erosketak, teknologiak –hala nola telefono mugikorra, bideojokoak...–) eragindako kontrolik ezarengatik laguntza eskatzen dutenei.
Elkartean parte hartzen dute psikologiako eta gizarte-langintzako profesionalek, jokabidemendekotasunak tratatzen esperientzia handia dutenek; bai eta arazoa gainditu duten pertsonek edo berreskuratze-prozesuan daudenek, familiako kideek eta boluntarioek.
Helburuak
- Zorizko jokoekiko eta apustuekiko mendekotasuna zein bestelako jokabidemendekotasunak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera desegokia saihestea, oro har biztanleria osoari eta arrisku-taldeei (emakumeak, adingabeak...) begira.
- Laguntza-jarduketak egitea zorizko jokoekiko eta apustuekiko mendekotasunen eremuan, zein jokabide-mendekotasunen eta IKTen erabilera desegokiaren eremuetan, kontuan hartuta horietatik erator litezkeen ondorio guztiak (psikologikoak, sozialak...), banakako, familiako, eskolako, gizarteko eta abarreko esparruei dagokienez.
- Analisiak eta azterketak egitea zorizko jokoen eta apustuen erabilerari, bestelako jokabideei eta IKTei buruz, ahalik eta daturik eguneratuenak esku izateko helburuz.
Jarduerak eta Zerbitzuak
- Telefono bidezko arreta eta arreta pertsonala.
- Laguntza-taldeak zorizko jokoekiko, eta apustuekiko mendekotasunek zein bestelako jokabide-mendekotasunek jotako pertsonentzat.
- Laguntza-taldeak jokabide-mendekotasunek jotako pertsonen familiako kideentzat.
- Banakako terapia, familia-terapia, bikoteterapia.. pertsona kaltetuentzat eta beren ingurukoentzat.
- Prebentzio-, informazio- eta sentsibilizaziojarduerak biztanleentzat oro har eta eskatzen duten kolektiboentzat.
- Prebentzio-kanpainak biztanle-sektore kalteberenentzat: emakumeak, nerabeak eta gazteak, immigranteak...
- BEGIRADA programa. Gizarte-arreta eta ludopatia detektatzea landa-eremuan.
- OHARTU programa. Gizarte-arreta eta ludopatia detektatzea Vitoria-Gasteizen.
- ONLINE ZUREKIN aholkularitza-zerbitzua biztanle gazteentzat.
Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER) Araba Jenerala kalea, 25 - 1. sol. esk. 01005 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 140 468 / 945 234 990 e-posta:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
www.asajer.org
|
Begirada - Arabako landa-ingurunean gizarte-arreta emateko eta zoriozko jokoekiko eta teknologia berriekiko mendekotasuna detektatzeko Programa |
|
|
JOKORIK GABEKO EGUNEKO MANIFESTUA (2018ko urriak 29) |
|
|

FAMILIA, BABES-FAKTOREA AUSAZKO JOKOEKIN ETA APUSTUEKIN LOTUTAKO PORTAERA ARRISKUTSUEN AURREAN
Gurasoak funtsezkoak dira arriskutsutzat jotako portaerak garaiz prebenitzeari dagokionez. Hori horrela da beren seme-alaben garapenean, harremanak finkatzeko moduan, beste pertsona batzuekin elkarrekintzan izateko moduan, emozioak adierazteko moduan edota gatazkei aurre egin eta ebazteko moduan duten eragina dela medio.
Ausazko jokoei eta apustuei dagokienez, garrantzitsua da joko-portaeren aurrean agertzen duten jarrera eta, noski, harekiko azaltzen duten portaera. Ausazko jokoen eta apustuen eta adin txikiko pertsonen aurrean zero tolerantzia agertzea elementu garrantzitsua da etorkizunean balizko arazoak prebenitzeko.
Funtsezkoa da gurasoak prebentziorako eragile modura duten zereginaren inguruan sentsibilizatzea, familiaren babes-faktoreak indartzea kontzientzia harraraziz, familiak dagoeneko badituen faktore horiek sendotzea eta arriskutsuak izan daitezkeen portaerekiko prebentzioari begira garrantzitsuak izan daitezkeen beste zenbait ahalbidetu eta lantzea, ausazko jokoak eta apustuekin lotutakoak kasu.
Honatx horietako faktore zenbait:
- Familia-diziplina egokia eta portaera-arau argiak familia barnean.
- Gaiarekin kezkatuta dauden gurasoak izatea.
- Komunikazio positiboa.
- Trebetasun pertsonal eta sozialen garapenean lan egitea: Autoestimua, etsipenaren aurreko tolerantzia, gatazken ebazpena, taldeko presioaren aurreko erresistentzia, komunikazioa, asertibotasuna.
- Portaera jakin batzuen arriskuei buruzko informazioa izatea.
Ausazko joko eta apustuei dagokienez, beharrezkoa izango litzateke gurasoek zenbait galdera erantzutea: Zein da nik ausazko jokoekin eta apustuekin dudan harremana? Zer da gaiaren inguruan dakidana, balizko arriskuen inguruan? Eta garrantzitsua den zerbait, zer ikas dezakete nire seme-alabek jokoari dagokionez?
Aurrekoa kontuan izanik, Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkartetik (ASAJER) garrantzitsutzat jotzen dugu aurrez aipatutako faktore guztiak indartzea, portaera arriskutsuen aurreko prebentzioa ahalbidetzeaz gain, beste zenbait sendotzeko, besteak beste:
- Seme-alabentzat eredu direla jabetzea: Jokoari dagokionez transmititzen dena kontuan izatea (jarrera, portaerak).
- Adin txikiko pertsonak ausazko jokoetan eta apustuetan aritzearen aurrean zero tolerantzia.
- Ausazko jokoen eta apustuen eta horien arriskuen aurrean informatuta dauden gurasoak izatea: sarbidea, gizarte-presioa, etab.
Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER)
|
|
|