SAREAN JOKATZEN DUGUNEAN... GUZTIA AZKARRAGOA DA |
|
|

SAREAN JOKATZEN DUGUNEAN... GUZTIA AZKARRAGOA DA
KONTROLIK EZA - ZORRAK - ARRISKUA - ISOLAMENDUA - ADIKZIOA
Azken urteotan online jokoa areagotu egin da, hala eskaintzari nahiz eskariari dagokienez. Internet bidezko kasino eta kirol-apustuekiko dagoen erakarpena agerian geratu da. Halako jardueretan ibiltzen dira portzentaje handi batean 18-45 bitarteko adinean diren pertsonak. Areagotze horren ondorioz, sektore honetako diru-sarrerak modu nabarian handitu dira. Online jokoaren ezaugarriei esker, smartphonearen erabilerarekin batera, joko modalitate hori erakargarriagoa da gazteentzat eta, horrela, sektore hori da xede hartzailea ausazko jokoekin lotutako produktu ugarietan.
Covid-19 gaixotasunak eragindako pandemiarekin online jokoa areagotu egin dela ikusi da eta, denbora gutxian, jokalarien artean horrek izandako ondorioak ikusi ahal izan dira. Pantailen gehiegizko erabilerak, presentziazko jokorako establezimenduak ixtearekin batera, online jokorako joera handitzea ekarri du jardueran hasten diren pertsonen kasuan nahiz ohiko jokalarien artean. Hurbilketa horri, online jokoaren publizitatearen hedapena gaineratu behar zaio. Halaber, bere buruari jokoaren sarbidea debekatu dion pertsona kopuruak gora egin duela nabaritu da.
• Sareak ez du ordutegirik. Egunean 24 orduz joka dezakezu urteko 365 egunetan. • Edozein momentutan joka dezakegu eta edonon egonda. • Azkarra da, ez dugu denbora asko izan behar. • Edozein pertsonak joka dezake. Ez duzu jarduera menderatu beharrik.
Sareko jokoaren ezaugarri garrantzitsu bat berehalakotasuna da. Horrek portaeran kontrola galtzea eragin dezake eta zorpetzea areagotzea, modu horretan, jokoarekin harrapatuta geratzeko aukera eta adikziorako prozesua bizkortuz.
Badira jokabide arriskutsuetara eta, ondoren, adikziozko portaerara, lehenago iristea ahalbidetu dezaketen zenbait faktore: Horien artean, hauek nabarmentzen ditugu:
• Jokoarekiko portaerak adin txikikoen artean eta lehen gaztaroan. • Bakarka jokatzea. • Oldarkortasuna. Denborari eta diruari mugarik ez ipintzea. Pentsatu gabeko jokatzea. • Okerreko usteak: irabaziak trebetasun pertsonalen ondorio direla pentsatzea, eta ez zoriaren edo ausaren ondorio; irabaztea erraza dela sinestea; galerak ez onartzea. • Jokoaren portaera edota jokatzen den dirua gordean mantentzea.
Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkartea (ASAJER) Alaba Jeneralaren kalea, 25-1. eskuina 01005. Gasteiz Telefonoa.: 945 140 468 / 945 234 990 Helbide elektronikoa:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
PDF: DESKARGA
|
|
NERABEAK: AUSAZKO JOKOAK ETA APUSTUAK Gurasoentzako Jarraibideak |
|
|

Nerabezaroa oso garai garrantzitsua da pertsona baten garapenean, aldaketa fisiko eta emozionalak ematen baitira. Jakin-mina garai horretako ezaugarri da, eta baita arriskuak hartzeko, norberaren burua deman jartzeko, mundua ezagutzeko edota esperientzia berriak bizitzeko premia ere…
Ausazko jokoetan jokatzea debekatuta dago adinez txikiko pertsonentzat. Haatik, ESTUDES inkestaren arabera (2018/2019), 14-18 urte bitarteko ikasleen % 25,5ak dirua erabiliz jokatu du noizbait. 2018an, % 7,4ak online eran nahiz presentziazko moduan jokatu du diruarekin azken urtean zehar, gehienak mutilak. Online jokatzen hasteko adina 14,7 urtekoa da eta presentziazko jokoan hastekoa 14,6 urtekoa.
Zerk hurbiltzen ditu nerabeak ausazko jokoetara eta apustuetara?
- Jakin-mina
- Dirua irabaztea
- Taldearen presioa
- Norberaren burua deman jartzea
- Arriskuak hartzea
- Sentsazio berriak bilatzea
Familia, babes faktorea
Gurasoak funtsezkoak dira arriskutsutzat jotako portaerak garaiz prebenitzeari dagokionez. Ausazko jokoei eta apustuei dagokienez garrantzitsua izango da:
- Jokoarekin lotutako joeren aurrean agertzen duten jarrera eta haren aurreko beren portaera.
- Adin txikiko pertsonak ausazko jokoetan eta apustuetan aritzearen aurrean zero tolerantzia izatea.
- Familiaren babes faktoreak:
- Familia-diziplina egokia eta portaera-arau argiak familia barnean. - Gaiarekin kezkatuta dauden gurasoak izatea. - Komunikazio positiboa. - Trebetasun pertsonal eta sozialen garapenean lan egitea: autoestimua, etsipenaren aurreko tolerantzia, gatazken ebazpena, taldeko presioaren aurreko erresistentzia, komunikazioa, asertibotasuna. - Interneterako eta bertako edukietarako irisgarritasuna zaintzea. - Jokoarekin (ausazko jokoak eta apustuak) lotutako joeraren ondoriozko arriskuei buruzko informazioa izatea.
Arrisku-faktoreak
- Jokoarekin izandako lehen harremanetan dirua irabaztea.
- Asperdurarako tolerantzia urria.
- Etsipenerako tolerantzia urria.
- Bulkadatsua izatea.
- Sentsazio aztoragarriak bilatzea.
- Arriskuaren antzeko emozioekin esperimentatzeko erakarpena.
- Dirua kontrolatzeko zailtasunak izatea.
- Familiako aurrekariak: arazoak ausazko jokoekin, alkoholarekin, beste droga batzuekin.
Adi gurasook sintoma hauek nabaritzen badituzue!!
- Ikasketak alboratzea.
- Gezurrak.
- Lapurreta egin, dirua eskatu edota objektuak salerosteko aukera...
- Harreman garrantzitsuak arriskuan jartzea.
Lagunekin egoteari utz diezaioke.
- Elkarrizketarako gaitasuna murriztea.
- Suminkortasun, umore aldaketak, antsietatea.
- Jokoarekin lotutako elementuak aurkitzea, esate baterako, apustuetarako fitxak.
- Kirolarekin eta apustuekin zerikusia duen informazioarekin oso adin egotea, presentziazko moduan edo saretik.
Zer egin halako egoeraren aurrean?
- Saiatu nerabearekin hitz egiten. Ekidin epaiak, ez errurik bota eta ez deus aurpegiratu. Ikusten dena esan behar zaio. Garrantzitsua da balizko ihes egite baten aurrean behin eta berriz gainean egotea. Zenbat eta lehenago zehaztu haren jokabidea, orduan eta lehenago bilatu ahalko da laguntza.
- Jokoarekiko neurri gabeko joera dagoela sumatuz gero garrantzitsua izango da orientazioa eta laguntza bilatzea.
ERREHABILITAZIOAN DIREN ARABAKO JOKALARIEN ELKARTEA (ASAJER)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Telf. 945 140 468 www.asajer.org
|
ZK.41 JOKUZ KANPO ALDIZKARIA (Informazioa, prebentzioa eta sentsibilizazioa) |
|
|

REVISTA JOKUZ KANPO Nº41. 2020ko Abendua.
Informazioa, prebentzioa eta sentsibilizazioa
AURKIBIDEA
Aurkezpena
Artikuluak: - Ausazko jokoak eta horiekin lotutako problematika. - Ausazko jokoak:presentziazko jokotik online jokora. - Emakumea eta ausazko jokoak. - Nerabeak, gazteak eta ausazko jokoak. - Buru-nahasmendua duten pertsonak eta ausazko jokoak. - Familia eta joko patologikoa.
Interesatzen zaizu... Kanpaina: “Sarean jokatzen dugunean….guztia azkarragoa da”.
Gomendioa: - Gomendatutako materiala: “Desgaitasuna eta ausazko jokoekiko adikzioa. Estigma bikoitza”. - Gomendatutako bideoa: “Apustu bat, bizitza bat. Apustuek... zure bizitza alda dezaketenean”.
Baliabideak Gasteizen
ZK.41 ALDIZKARIA DESKARGA
|
ZK.40 JOKUZ KANPO ALDIZKARIA (ASAJER-EN 30 URTE) |
|
|

ZK.40 JOKUZ KANPO ALDIZKARIA. Abendua 2019.
ASAJER-EN 30 URTE
AURKIBIDEA
Aurkezpena: "ASAJER-en 30. Urteurrena". Ana Herrezuelo (ASAJEReko Psikologa).
Artikuluak: - "Zer gertatu da 30 urte hauetan?”. Asajer 2019. - "Begirada bat ausazko jokoen bilakaerari gizarte lanetik". Natalia Gallego Ugarte (ASAJER-eko Gizarte langilea). - "17 urte ausazko jokoen eta apustuen bilakaera ezagutzen". Raquel Beltrán de Heredia (ASAJEReko Psikologa).
Interesatzen zaizu...: - "Ausazko jokoen eta horiekin lotutako arazoen bilakaera. Etorkizuneko erronkak". - "Ausazko Jokorik Gabeko Eguna Urriak 29". - "Adiktleszenteak: Hobe prebenitzea, apustua egitea baino” proiektua".
Gomendioa: Gomendatutako liburua.
ZK.40 ALDIZKARIA DESKARGA
|
ESGAITASUNA ETA AUSAZKO JOKOEKIKO ADIKZIOA: Estigma bikoitza |
|
|

Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER) hainbat helburu ditu. Horien artean ausazko jokoekin arazoaren bat duten pertsonei, jokalariari nahiz bere inguruneari, laguntzearena. Urte asko daramatzagu lanean, eta jokoaren arazoa bertaratzen diren pertsona guztiek partekatzen duten arazoa bada ere, bakoitzak baditu bere bizipenak, arazoari aurre egiteko bere modua.
Bide honetan jokoarekiko kontrolarekin lotutako arazoarekin batera beste zailtasun batzuk zituzten pertsonekin batera lan egin ahal izan dugu. Desgaitasunen batekin bertaratzen ziren eta, diren, pertsonez ari gara. Ohikoena buruko gaixotasunaren diagnosia duten pertsonak izan arren (eskizofrenia, nahasmendu bipolarra, nortasun-nahasmendua, etab.), desgaitasun fisiko, zentzumeneko eta intelektuala duten pertsonengan ere jokoaren arazoa hauteman da.
Kasu horietako batzuetan, ausazko jokoa kontrolatzea zailagoa da eta sufrimendu nabaria suposatzen du bizitzen ari den pertsonarentzat nahiz haren ingurukoentzat.
Aurreko guztia kontuan izanik, ASAJER elkarteak material hau aurkezten du, desgaitasuna eta adikziozko nahasmendu bat, esate baterako, ausazko jokoekiko adikzioa, duten pertsonen errealitatea hurbilarazteko. Halaber, zenbait gomendio eta baliabide azalduko dira, hala eragindako pertsonentzat nola familiarentzat eta egoera hori bizitzen ari diren pertsonekin harremanetan egon daitezkeen profesional ezberdinentzat.
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL |